Skip to content

Obren jarraipen arkeologikoa: Nabalaldea, Pasaia (Gipuzkoa), 2007.

Sustatzailea: Kultura Zuzendaritza. Gipuzkoako Foru Aldundia

Pasaiako portuko lehen birgaitze lanek,  zonalde honek antzinan izan zuen bizitasuna agerian utzi zuen esku-hartze bat bultzatu zuen. Bertan topatu ziren Filipinetako Konpainiaren antzinako ontziola eta moila monumentala (XVIII-XIX), egur biltegia eta XV. mendeko ontzi pieza, portu honek historian izan zuen merkatal eta industria garapen izugarriaren erakusgarri dira. Esku-hartze arkeologiko bizkor eta eraginkorrak eta herri-lanen esleipendun enpresekiko koordinazio egokiak, gure gizartearen historia ezagutzeko ezinbestekoak diren iturriak berreskuratzea ahalbidetzen du bere modernizazioa oztopatu gabe.

From → Orokorra

Comments are closed.