Getariarren eta bisitarien artean arrakasta handia izan duen ibilbide luzeko ekimena. Hiribilduak duen ondarearen alde ezezagunena ezagutarazten dituzten ibilbideak. Herrigunean buruturiko aurkikuntza arkeologikoak eta Historiarentzat informazio iturri honek duen garrantzia ezagutarazten diote bisitariari. Baita 1895. urtean Nazio Monumentu izendaturiko Salbatore Deuna parrokiaren barrualde ezkutua arakatuz bere eraikuntza eta arkitekturaren logikak ezagutzea ere.
Sustatzailea: jabeduna
Eraikuntza baten paretak egilearen gaineko informazio iturri dira: sarritan, birgaitze baten arrakasta hau ulertzearen menpe dago. Urdaiaga etxeko paretek, hamarkadetan zehar izaniko nekazaritza eta abeltzaintza erabilpenengatik desitxuratuak, Ahaide Nagusi familia boteretsu baten historiari loturiko Erdi Aro berantiarreko jauregi baten aztarnak ezkutatzen zituzten. Penintsulako artxibo desberdinetan buruturiko ikerketa dokumental sakonari eta paramentu irakurketen emaitzei esker, birgaitze lanetan ari diren zaharberritzaileak eraikinari antzinako irudi eta ospea itzultzeko beharrezko datuak dituzte.
Sustatzailea: Tolosako Udala eta Eusko Ikaskuntza
Independentzia Gerraren (1808-1814) bigarren mendeurrenarekin bat eginik, garai historiko horretan Tolosak izan zuen papera ezagutarazteko helburuarekin diseinaturiko zenbait urtetarako egitasmoaren barne ekintzetako bat izan zen. Europako eta Tolosako historian garrantzia handiko gertaera eta pertsonaia historiko baten inguruko erakusketa prestatu zen. Mito baten eraikuntzaren, Historiaren manipulazioaren, masa medioen erabileraren, propaganda lengoaiaren eta arma satirikoen erakusgarri bat. Dibulgazioa “istorio bat” transmititzera mugatzeaz haratago joan behar duenaren adibide bat da, “Historia” sortzen den modua zalantzan jarri eta, bai iraganean bai gaur egun, berau nola baliatzen dugun hausnartzera bultzatzen gaituena.
Sustatzailea: Bergarako Udala
Jarraipen arkeologiko baten beharra eraikuntza monumental edo hiribilduko kaleak baino haratago doa. Hirigune baten historia bere paisaien historia da baita ere, beraien hauskortasun eta desagertzeko arriskuagatik ikertzea merezi dutenak. Ohiko landa esku-hartzeak, georradarra bezalako prospekzio ez suntsitzaileak eta diziplina anitzeko adituekin (paisajista, ingeniari…) buruturiko lankidetzak hemeretzigarren mendeko sentsibilitate estetikoaren erakusgarri baliotsua den lorategiaren berreraikitzea ahalbidetu zuen.
Sustatzailea: Getariako Udala
Hiribilduan zehar kokatutako eta lau hizkuntzatan buruturiko panelen bidezko seinaleztatze programa hau informazio turistikoa eskaintzeaz haratago doa. Ondorengo helburuak lortu nahi ziren: Getariako historiografiari ekarpen berriak egin, zenbait protagonisten memoria berreskuratuz bertako historia balioztatu, hau herritarren eta bisitarien artean zabaldu, herrigunearen ondare materiala balioztatu hau egituratzen duen ibilbide bat sortuz. Landu den irtenbide xume eta eraginkorrak finkaturiko helburuak betetzea lortu du; bizilagunen artean bertako espazioei eta baliabideei loturiko kultur ondare aberatsa zabalduz eta bisitariari historia luzeko gune bat ezagutaraziz.
Sustatzailea: Hondarribiako Udala
Hondarribiako herrigunea eta honen ingurua esanahiez hornitzeko helburuarekin Zehaztenek diseinaturiko memoria tokien gidak gertakari desberdinen oroipen programa zabalago baten parte ziren. Programa honek gertakarien hedapenerako medio desberdinak biltzen zituen: zine emanaldiak, hitzaldiak… Gida hauek, kanpo museo baten katalogo moduan diseinatuak, tokiko historia modu atsegin batean zabaltzea, zonaldeko ondasunak balioztatzea eta turismo kulturala bultzatzea lortzen zuten.
Lehenengo Ibilbidea: Inguru Nagusia
Sustatzailea: Bergarako Udala
Arkeologia eta zientzia honen sekretuak gazteenentzat ukaezinezko erakargarri direla ikusi ahal izan dugu Errege Seminarioaren esku-hartze arkeologikoarekin batera ikasleekin eginiko bisita gidatuetan. Arteak eta arkeologiak beste gaien inguruko hausnarketa bultzatu dezake: irudia lengoia bezela erabiltzea, metodo zientifikoaren nekeza eta beharra, historian zehar gustu eta bizi moduetan eman diren aldaketa eta bizi irauteak… Aldi berean zenbait gaitasun lantzeko balio dezake: irakurketa, idazketa, ondorioztatu logikoa… Bergarako Errege Seminarioko plan didaktikoak bertako ikastetxetarako material osagarria eskaintzen zuen: bisitak, Bergarako eta eraikinaren historiari buruzko informazioa jasotzen zuen irakasleei zuzendutako txostena, baita metodo arkeologikoari buruzkoak ere, eta curriculo ofizialari jarraituz ziklo bakoitzeko ikaslegoari egokituriko ekintza mota desberdinak. Helburu nagusia ordea, ikasleek, beren inguru eta historiarekiko arreta eta jakin-mina piztea zen.
Sustatzailea: Bergarako Udala
Pentsamolde barrokoaren materializazioa, estilo baten paradigma, bere jatorri jesuitikotik ilustrazio garaiarteko kultur irradiazioaren erdigunea, Bergarako Errege Seminarioak ordea altxor garrantzitsuak zituen ezkutuan. Indusketa arkeologikoak barrokoko bitxi eskultoriko bat atera zuen argitara; ikerketa dokumentalak berriz lan horren sustatzailearen eginkizun erabakigarriak, Andrés de Madariaga bergararrarenak, Carlos II.aren politika ekonomiko eta belikoan Limako Kontulari Nagusi izan zena. Diziplina anitzak batzen zituen ikerketa lanei zabalkunderako erreminta desberdinen erabilera erantsi behar zaie (bisitak, dokumentala, ekintza didaktikoak…), egitasmo honek pertsonaia eta monumentu baten memoria berreskuratzeak herri bati ekarri dakiokena erakusten du.
Sustatzailea: Tolosako hiriguneko merkatarien elkartea
Espazioaren egitura korapilotsuek, jarduerak merkataritza-gune berrietan elkartzeko jendarte eta ekonomia logika berriek eta inertzia historikoek herrigunearen hondatze materiala, sozializatzeko inguru hauen utzikeria eta ohiko merkataritzaren atzerapena ekarri dute sarritan. Tolosako herriguneko merkataritza biziberritzeko helburuarekin, Zehazten Z.K.k zehaztasun historikodun plan orokor bat burutu zuen sektorearen beharrei erantzuteko. Ondorengo lanak burutu ziren: eraikuntza publiko eta pribatuen eta herriguneko kaleen historia berreskuratzeko ikerketa dokumentala; hiribilduaren ondarearen elementu nagusiak biltzen eta hauen garrantzia historikoa azpimarratzen zuen ondorengo txosten historikoa; eta ondare hau ezagutarazteko proposamen programa bat.
Sustatzailea: jabeduna
Eraikin honetan 1813ko sutearen ondoren Donostiako hiria berregiteko erabakia hartu zen. Gainera, XVI. menderaino garamatzan dokumentazioa jasotzen duen artxibo pribatu baliotsu bat jasotzen da bertan. Ondare honen pribatutasunak bere katalogazioaren beharra areagotzen du. Alde batetik, edukiontzi egokietan jasoz bere kontserbazio materiala bermatzea da. Bestetik, gestioa erraztu eta galtzeak saihesteko helburuarekin dokumentazioaren antolaketa arrazionala burutu da. Jabeak, esku artean duten ondareaz jakitun, beren famili historiaren testigantza eta guztion ondare historikoaren parte diren dokumentuak gorde eta zaintzea ahalbideratu dute.










