Sustatzailea: Hondarribiako Udala
Hogeita hamar urtetako Gerran, frantses setioari loturiko zenbait gertakari garrantzitsuen urtemugarekin bat eginik garaiko prentsaren itxura imitatzen zuten bost publikazio kaleratu ziren. Espresuki hondarribitarrei zuzenduak, dibulgaziorako tresna dibertigarri bat baino gehiago dira; arbasoen egunerokotasunean murgilaldi bat eta garaiko forma eta lengoaiei gerturatze bat.
Sustatzailea: Kultura Zuzendaritza. Gipuzkoako Foru Aldundia
Pasaiako portuko lehen birgaitze lanek, zonalde honek antzinan izan zuen bizitasuna agerian utzi zuen esku-hartze bat bultzatu zuen. Bertan topatu ziren Filipinetako Konpainiaren antzinako ontziola eta moila monumentala (XVIII-XIX), egur biltegia eta XV. mendeko ontzi pieza, portu honek historian izan zuen merkatal eta industria garapen izugarriaren erakusgarri dira. Esku-hartze arkeologiko bizkor eta eraginkorrak eta herri-lanen esleipendun enpresekiko koordinazio egokiak, gure gizartearen historia ezagutzeko ezinbestekoak diren iturriak berreskuratzea ahalbidetzen du bere modernizazioa oztopatu gabe.
Sustatzailea: Eusko Jaurlaritza. Kultur Ondarearen Zentroa.
Gabezia larri bati erantzuten dion katalogoa: Euskal Herri Atlantiarraren historian ezinbestekoak gertatu diren ekintzen -arrantza, itsas nabigazioa edota bale arrantza- aztarna materialen ikerketa. Talaien ugaritasun eta ezaugarri paisajistiko pribilegiatuek buruturik zegoen inbentarioa birplanteatzea eta dibulgazio gida bat (Itsasoari so: Euskal Herriko Talaiak eta Seinero-postuak) osatzea ekarri zuten. Lurraldean islaturiko inbentarioak berriz haratago garamatza: ibilbideak, mapak…. esanahi berriz buztiriko errealitate anitz bat. Paisaia eta bere historia berrezagutzeko medio bat, baita bien arteko harremanean sakontzekoa ere.











