Skip to content

Services


ONDARE HISTORIKO-ARKEOLOGIKOA

Zehazten Z.K. osatzen duten profesionalek ibilbide luzea dute arkeologiaren esparruan. Enpresa honek edozein esku-hartze arkeologiko bere osotasunean burutzeko gaitasuna du: gauzatze fisikoa, material arkeologikoen tratamendua eta azterketa eta hauei dagokien txostenak.

Esku-hartze arkeologikoak

Inbentarioak, katalogatze lanak eta ondare higigarriaren ikerketa

Ondare higiezinaren parte osatzen duten elementuen inbentarioa

Material arkeologikoen kudeaketa

Paramentu irakurketa

Marrazki Arkeologikoa

Kultur ondarearen gaineko eraginaren eta erasanen ikerketak



ONDARE DOKUMENTAL ETA ARTXIBISTIKOA

Zehazten Zerbitzu Kulturalak mota guztietako lan dokumentalak burutzen ditu, hustuketa eta inbentarioetatik ikerketa dokumentaletara. Dokumentuen tratamendua eta teknika artxibistikoa ondo ezagutzen duten profesionalak ditu taldean.

Ikerketa dokumentalak

Artxiboen katalogazioa

Hustuketa dokumentalak



KULTUR ONDAREAREN DIFUSIO ETA SOZIALIZAZIOA

Kultur ezagutzen, prozeduren, tekniken eta abar-en difusio eta sozializazioa ezinbestekoa da gizartean kultur ondarea eta esparru zientifiko honetako profesionalen lana baloratzeko. Zehazten Zerbitzu Kulturalak kultura gizartera gerturatzera bideraturiko zerbitzu anitzak eskaintzen dituen enpresa da.

Ikerketa historikoen monografiak

Erakusketen antolaketa

Kultur ondarearen balioztatzea eta sozializazioa

Programa didaktikoak

Material didaktikoen diseinua

Hitzaldi dibulgatiboak



PROIEKTU OROKORRAK

Diziplina anitzen arteko elkarlana beharrezkoa gertatzen da zenbait proiektu kulturaletan ezarritako helburuak lortzeko garaian. Esku-hartze arkeologikoak, ikerketa dokumentalak eta difusio eta sozializazio lanak bat egiten duten proiektuak izaten dira.